MUSIKA
Bluenight
Oraingoan, Travellin´ Brothers leioaztarren gonbidatua Diego Galaz da, gaur egungo biolinistarik ezohikoenetarikoa.
Konpositorea, interpretatzailea eta irakaslea; La Musgaña banda mitikoko kide; Nacho Mastrettaren orkestrako biolinista; Zoobazar eta La apasionante música de cine-ren sortzaile, Luis Delgado eta Cuco Pérezekin batera; baita Bailes Vespertinos edo Fetén Fetén bikotearen sortzaile ere. Artista handiekin jo du, Kroke, Marta Sebestyen, Alasdair Fraser, Kepa Junkera edo Jorge Drexlerrekin, besteak beste.
Soinu bandak ere konposatu ditu, hala nola Lino Varelaren “Al otro lado de la calle” filmerako, baita dantza ikuskizunetarako ere. “Festival de Intérpretes e Instrumentos Insólitos” jaialdiaren zuzendari artistiko eta sortzailea da, Espainian dagoen bakarra. Bere pasioa tronpeta-biolinak dira, eta goizez, zerrotea jotzea.
Giro lasaian, gonbidatuak bere ibilbideaz hitz egingo du eta anekdotak kontatuko ditu, betiere musikaren testuinguru liluragarriaren barruan. Gaua jam session batekin amaituko da.
Musikariak: Diego Galaz (bibolina), Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Ander Unzaga (teklatua), Isi Redondo (bateria)
» Non: Anbigun
» Eguna: Urtarrilaren 18an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu