DANTZA
Luna teatro (Madrid)
Bi dantzarik kontatzen dute Perraulten ipuin klasikoa euren dantza, zapata, kapela, jantzi, txotxongilo eta bestelako objektuekin.
Errauskine umezurtz gaztea da. Bere ugazamak eta ugazahizpek zerbitzari legez tratatzen dute eta hainbat lan egitera behartzen. Gauero, nekatuta, ohera doa eta dantza, bere ama eta kristalezko zapatilak dauzka ametsetan.
Baina egun baten gonbidapena heltzen da printzeak eman behar duen jai handi baterako. Aukera aparta bere adineko gainerako nesken modukoa izateko. Bere maitagarriaren laguntza magikoari esker, Errauskine dantzaldira doa baina… gaueko hamabietan, magia bukatu egiten da, Errauskinen arineketan alde egin behar du jaitik, eta ihesean, kristalezko zapatila galtzen du. Printzea, berarekin maiteminduta, mundu osotik hasten da bere bila, eta zapatila probatzen die dontzeila ezkongai guztiei. Azkenean, aurkitu egiten du, eta biak, maiteminduta eta zoriontsu, bidez-bide joatea erabakitzen dute inprobisatutako eszenatokietan dantza egiteko.
Autorea: Pablo Vergne.
Zuzendaritza: Gisela López, Pablo Vergne.
Koreografia: Eva Soriano.
Interpreteak: Alba Vergne, Julia Aragonés.
Iraupena: 50′.
Ikuslea: 4-9 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 27an
» Ordutegia: 18:00ean
» Sarrera: 5 euro
Me gustaría saber si esta obra es para niños, y si es así a partir de qué años estaría recomendada. Muchas gracias!
El espectáculo está recomendado para niños/as entre 4 y 9 años.
[…] el auditorio Kultur Leioa, este sábado a las 18.00h podréis disfrutar de “Cenicienta y las zapatillas de […]