MUSIKA
Indie
Maïa Vidal ez da ohiko kantautorea. Bere biolin, soinu, gitar, perkusio, jostailu-tresna eta ahots bikain eta erakargarriaren bidez, soinu-unibertso aparta osatzen du, eta bidaia gozo eta zoragarrian, ez ohiko estilo zerrenda luze batetik garamatza: punk-rocketik Frantziako kale-musikaraino, Camille edo Feisten zantzuekin, Yann Tiersenen estiloko soinuetatik pasatuz, vals zein haur-kanten distiretatik edo indie-rock estiloko gitarra erritmoetatik.
Berak editatutako EP-ren ostean, “Poison: 5 rancid songs of love”, bere debuteko albuma da “God is my bike” (2011, Crammed/Karonte), Bartzelonan grabatua Marc Riboten kolaborazioarekin. Freskotasun eta heldutasun harrigarriak hain artista gaztean. Argitaratu zenetik, Maïak, guraso frantses eta alemaniar-japoniarrak dituena, EEBBn jaioa eta Bartzelona/Paris/Nueva Yorken bizi dena, estatuko hamaika jaialditan parte hartu du. Europa, EEBB eta Japonetik ere ibili da.
Fitxa artistikoa: Maïa Vidal (ahotsa, akordeoia, gitarra, perkusioa, jostailu-instrumentuak), Simon Beaumont (gitarra elektrikoa, mandolina, xilofonoa, tronpeta, perkusioa), Giuliano Gius Cobelli (bateria eta xilofonoa).
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 8an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu