KULTUR MARATILA
Metrokoadroka kolektiboa (Euskadi)
Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea moskortzen, dantzatzen, ahotsa kantu batean urratzen… horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak.
Arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute Metrokoadroka kolektiboko kideek, eta topatutakoa ia beti izan da beste galdera bat. Elementu ez eszenikoetatik abiatu diren egileak eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.
Zuzendaritza artistikoa: Corinne Cella (Dejabu Panpin Laborategia).
Atrezzo fabrikazioa eta argazkia: Álvaro Ledesma.
Jantziak eta eszenografía: Marodi taldea.
Interpreteak: Jabi Barandiaran, Idoia Beratartabide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 1ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 8 euro (Bono Maratila: 30 euro)
Iruzkindu