Kultur Leioak datozen sei hilabeteetan eskainiko duen egitarau kulturala aurkeztu berri du. Egitarau askotarikoa eta kalitatezkoa izango da, estreinaldi eta antzezlan benetan azpimarragarriekin eta Estatuko nahiz nazioarteko artista garrantzitsuekin. Luxuzko egitaraua Leioako herritarrentzat eta inguruko herrietako biztanleentzat, izan ere, programazioa gero eta ezagunagoa eta estimatuagoa da.
Kultur Leioak, datozen hilabeteetan, 23 ikuskizun eta 24 emanaldi eskainiko ditu; horietatik guztietatik, zortzi musika-ikuskizunak izango dira -hiru tamaina txikiko kontzertuak izango dira-, bederatzi nagusiei zuzenduriko antzezlanak, hiru familia osoarentzako antzerkiak, eta nagusi zein haurrentzako dantza, zirkua, eskola-antzerkia ere, euskaraz nahiz ingelesez, ikusi ahal izango dira. Horietaz gainera, erakusketak, zinea, lehiaketak eta Aterpe Leioa Gazteguneko jarduerak izango dira, bai eta Lamiako, Txorierri, Pinueta eta San Bartolomeko Kulturguneetakoak ere.
Jarduera horien guztien artean, musika da benetan aipagarriena. Izan ere, urtarrilaren 18an, ostiralean (22:00etan, Ambigún), Diego Galazek egingo digu bisita, egungo panoramako biolinista ezohikoenetariko batek. Galazek, Travellin’ Brothers leioztarrekin batera, urteko lehen Bluenight delakoaz gozaraziko digu. Gonbidatua giro atseginean entzuteko eta berarekin hitz egiteko aukera izango da.
Astebete geroago, urtarrilaren 25ean (21:00etan, Auditoriumean), Juan Perro (Santiago Auserón) etorriko zaigu bisitan. Juan Vinyalsen gitarrarekin batera, “Casa en el Aire” aurkeztuko digu, kontzertu lasaia, benetako topaketa musikal eta poetikoa.
Otsailaren 8an, Maïa Vidalek (21:00etan, Auditoriumean), askotariko instrumentuekin eta bere ahots liluragarriarekin, ezohiko estilo askotarikoak aurkeztuko dizkigu, unibertso bakan, harrigarri, fresko eta ondu batean.
Ostiralean, otsailaren 15ean (22:00etan, Ambigún), Folkincats taldeak egingo digu bisita Kataluniatik, askotariko estiloak dituen lau instrumentu akustikoko soinu-talde bikainak.
Kultur Maratila zikloaren barruan, martxoaren 1ean, Bi arreba (22:00etan, Erakusketa aretoan) izango da entzungai, Xabier Lizaso piano-jotzailearen eta Andoni Egaña bertsolariaren Chopinekiko grina erakusteko; martxoaren 2an (22:00etan, Ambigún), Anari abeslari eta konpositoreak bere rock pertsonal eta poetikoa erakutsiko du, euskaraz.
Martxoaren 10ean (18:00etan, Auditoriumean), Leioa Kantika Koralaren txanda izango da, Vampirábile lanarekin, hain zuzen ere, Karmina Silec zuzendari eslovakiar ospetsuak sortutako proiektuarekin. Martxoaren 5ean, aldiz, kabaret ikuskizun batekin emango diogu amaiera musikari, El show de Dodó ikuskizunarekin, Marina Sorin, Luca Frasca, Martin Bruhn eta Nacho Mastretta musikarien eskutik (22:00etan, Ambigún).
Antzerkiari dagokionez, lan interesgarriak eta askotarikoak egongo dira, adin guztietarako. Urtarrilaren 12an, larunbatean (20:30ean, Auditoriumean), Histrión Teatro konpainiak Daniel Veronese argentinarraren “Teatro para pájaros” lana aurkeztuko digu, antzerkia ehuneko ehunean. Otsailaren 10ean, saio bikoitza egongo da euskaraz txikienentzat, Arena en los bolsillos konpainiaren “Kanpoaldea toki bat da” antzezlanarekin (18:00etan eta 19:00etan, Auditoriumeko eszenatokian). Otsailaren 23an, antzerkiak eta umoreak bat egingo dute 2008ko Mexikoko Antzerki sari nazionala irabazitako Los Guggenheim mexikarren “Más pequeños que el Guggenheim” lanarekin (20:30ean, Auditoriumean).
Kultur Maratila zikloaren barruan, antzerkia euskaraz, 20:30ean, Auditoriumean: otsailaren 28an, Horman Poster Kolektiboak “Iragan perfektua” estreinatuko du; martxoaren 1ean, berriz, Metrokoadroka Kolektiboak “Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?” lana aldez aurretik estreinatuko dute; martxoaren 2an “Biutz” ikusi ahal izango da, Rouge Eléa konpainiaren lana, antzerkia, zirkoa eta bideoa uztartzen dituena; eta, azkenik, martxoaren 3an, “Lingua Nabajorum (euskararen historio txoroa)” lana ikusi ahal izango da, Tartean Teatroa eta Ez dok hiru bikoteatroa konpainien lana.
Martxoaren 8an (20:30ean, Auditoriumean), nagusientzako txotxongiloak “Carmen” lanarekin, Bambalina Teatre Practicable valentziarren eskutik. Martxoaren 22an, Azar Teatrok (Gaztela eta Leon) “El juicio de Dayton” lan interesgarria aurkeztuko digu (20:30ean, Auditoriumean). Martxoaren 24an, familiarentzako antzerkia Ganso & Cíaren “Babia” lanarekin (18:00etan, Ambigún). Apirilaren 12an (20:30ean, Auditoriumean), Arístides Vargasen komedia bikaina egongo da ikusgai, hain zuzen ere, El Óbolo Produccionesen “Nuestra señora de las nubes”; eta, amaitzeko, familiarentzako antzerkia, Teatro Paraíso eta Les ateliers de la Colline konpainien “Ezetz hegan egin” lanarekin, jantzi eta karakterizazio onenaren 2012ko Fetén saria eta haur eta gazteriaren 2012ko antzerki sari nazionala irabazitakoa (18:00etan, Auditoriumean).
2012ko lehen zati honek dantza ere ekarriko digu. Urtarrilaren 27an, familia osoarentzako dantza eta txotxongiloak, Luna Teatro (Madril) konpainiarekin eta “Cenicienta y las zapatillas de cristal” lanarekin, 2012ko Fetén aipamen berezia jasotakoa, ipuin klasikoaren egokitzapen berriagatik.
Eta, apirilaren 26an (18:00etan, Auditoriumean), dantza flamenkoa “Danzaora” lanarekin, Rocío Molinaren konpainiak aurkeztuta. Lan honek 2010eko dantza sari nazionala irabazi zuen, interpretazio modalitatean. Apirilaren 28an (18:00etan, Auditoriumean), familia osoarentzako dantza egongo da, “Space-ko zarama” lanarekin, Krego-Martín Danza euskal konpainiaren eskutik.
Etiketak: Antzerkia, Egitaraua, Erakusketa, Exposición, Kultur, Leioa, Musika, Musika, Programación, Antzerkia, Zinea, Zinea
Iruzkindu