ERAKUSKETA
Jesús Lizaso
“Esferiko”-ren estiloarekin bat, Udalak Ondiztorrerako 2012an erosi zuen eskultura-monumentua, Jesus Lizasok eraikin bereko Erakusketa Aretoan bere “Figurazioak” jarri ditu ikusgai.
Erakusketan 90. hamarkadako eskulturez eta lan horien interpretazio berriez osatuta dago. Haga-okertzaileak edo pisu jasotzaileak, gorputz-adarrak modu berezian handituta daudelako bereizten dira figurak, eta gure arreta ahaleginaren espresioan zentratzen dute, giza boterearen ikurtzat hartzen den indar fisikoan.
Gehienak brontzezkoak dira, eta eskultura guztiak hartuta, anatomia erakusteko modu bereziagatik nabarmentzen dira, espresiboagoa errealista baino. Buruek keinua azpimarratzen dute lepo behartu edo aho irekien bidez. Gorputz-adarrak puzten dira eta tendoiak agerian geratzen, gorputz gogor eta malkartsuak sortuz, ia primitiboak. Indar fisikoa gizakiaren alegoria da, titan izan daitekeena bere ingurua domeinatzeko indarraren poderioz.
» Non: Ondiztorren
» Egunak: Maiatzaren 29tik ekainaren 30era
» Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara. Igandeak, 12:00etatik 14:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu