Aterpe Leioa Gazteguneak 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (Leioan erroldatutakoak) antolatutako udalekuetan izena emateko epea ekainaren 10ean (astelehena) irekiko da, eta hilak 14ra arte egongo da zabalik. Programatutako jolas eta kirol jarduerak uztailaren 1etik 15era bitartean egingo dira, eta euskaraz izango dira.
Interesa dutenek aipatutako egunetan eman beharko dute izena. 40 izen-emate baino gehiago badaude, plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa ekainaren 18an egingo da.
Plazak konfirmatzeko, matrikula ordaindu beharko da eta ordainagiria Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko da, ekainaren 18tik 21era bitartean. Hala egin ezean, plaza galduko da. Prezioa 40 €-koa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 €-koa, gainerako leioaztarrentzat.
Iruzkindu