Aurten ere, Mendiaren Astea Leioara helduko da, mendia protagonistatzat hartzen duten aktibitatez lepo. Ekainaren 10etik 16ra bitartean, Kultur Leioa eta Sakoneta programazio horren eszenatoki izango dira.
Ekainaren 10ean, astelehena, 20:00etan, Rafa Martinezek (Bizkaiko Irrati-amateurren Elkarteko presidentea) eta Alpino Tabira Mendi Taldeko bi kidek solasaldia eskainiko dute. Gaia mendiko segurtasuna izango da, koordinazioa eta laguntza erreskateetan.
Ekainaren 12an, asteazkena, 20:00etan, Mila Gallastegik eta Asier Aranzabalek “Groenlandia e Islandia: paso a paso sobre praderas, lava y hielo” ikus-entzunezko lana aurkeztuko dute.
Ekainaren 14an, ostirala, 20:00etan, errealitate handiagotuari buruzko eta mendi bat babesteko proiektuari buruzko hitzaldia izango da.
Gainera, ekainaren 11 eta 13an, astearte eta ostegunean, Leioako Mendi Tour Festibala izango da Kultur Leioako entzunaretoan. Aukera aparta izango da mendiaren mundua tratatzen duten filmak ikusteko.
Ekainaren 15ean, larunbata, 18:30ean, Leioan Mendi Taldeko presidenteei omenaldia egingo zaie.
Eta azken egunean, igandean, ekainak 16, Nevero de Polluelo (1.508m., Burgos) mendirako irteera programatu da.
Iruzkindu