Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kultur Leioa indartsu dator udatik bueltanRSS Blog

aurkezpena

Kultur Leioak datozen hilabeteetan zehar eskainiko duen kultur programazioa aurkezten dizue. Era askotako eta kalitate handiko programazioa, hainbat eta hainbat estreinaldi eta ekitaldi nabarmen eta nazio eta nazioarteko artistak izango dituena. Luxuzko programazioa Leioako eta hurbileko udalerrietako auzokideentzat, geroz eta ezagun eta preziatuagoa dena.

Orotara Kultur Leioak 21 ikuskizun eta 23 emanaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Hauetariko lau musikaren inguruan izango dira, formatu txikiko kontzertu bi, nagusientzako lau antzezlan eta hiru dantza ikuskizun, umetxoentzako bi eta umeei zuzendutako beste sei ikuskizun, musika, dantza, antzerki eta txontxongilo modalitateak jorratuz. Halaber, lau erakusketa, zinema, lehiaketak, Aterpe Leioa Gazteguneko eta auzo gelen ekintzak.

Aktibitate hauen guztien artean, alde batetik, antzerkia nabarmentzen dugu, antzezlan interesgarri eta anitzak adin guztientzat (20:30, Auditorium). Urriaren 4an, Christopher Durangen “Terapias” lan dibertigarriaz gozatu ahal izango dugu, Rafael Calatayudek (Vaivén Producciones & La Pavana) zuzendua eta bertsionatua, mataitasun eta sexuari buruzko komedia terapeutikoa. Urriaren 20an (18:00, Auditorium), familia-antzerkia Gorakadaren eskutik “Munduari Itzulia” lanarekin, Julio Verneren “Munduari itzulia 80 egunetan” eleberrian oinarritua, eta 2013an, Feten Sari hauek jaso dituena: antzerki egokitzapen onena, zuzendaritza onena, gizonezko aktore onena, eta espazio eszeniko eta argiztatze onenak. Azaroaren 16an, Artedramak, Kultur Leioan dabilen konpainia, Dejabuk eta Le Petit Théâtre de Pain-ek William Shakespeare-n “Hamlet” estreinatuko dute, Ximun Fuchs-ek zuzendua eta Xabier Mendigurenek egokitua. Azaroaren 22an, La Abadía Teatroren eskutik, Woody Allenen “Maridos y Mujeres” lana helduko da Leioara, Alex Rigolaren zuzendaritzapean. Azkenik, abenduaren 13an, Barco Pirata eta PTC konpainiek Sergio Peris Menchetaren “Tempestad” aurkeztuko digute, Willian Shakespeare-n lanean oinarritua.
 
Musika ere protagonista handia izango da Kultur Leioan. XXIV. edizioan, “Música… con alma” zikloak 4 kontzertu dakarzkigu formatu berritzailean (21:00, Auditorium): gau tematikoak amaiera gastronomikoekin. Nortasun handiko banda eta musikariak, oso estilo zainduarekin.
 
Urriaren 11n, fusio gaua Zoobazar-ekin, world music era musika tradizionala musika estilo desberdinekin. Folkloretik jazzera. Hori guztia, luxuzko gonbidatuarekin batera, Carmen Paris: artista, konpositorea, pianista eta abeslari aparta. Azaroaren 8an, gau argentinarra Soema Montenegrorekin, folk eta Indie estiloen artean dagoen talentu paregabea, nazioarteko kritikak goraipatua. Azaroaren 29an, Cabo Verderen txanda izango da, Nancy Vieirarekin, askorentzat Cesária Évora handiaren ondorengo duina. Ahots goxoa, baina sendo eta grabea, naturala eta nortasun handikoa. Eta zikloarekin bukatzeko, abenduaren 20an, gau portugaldarra Quinteto Lisboa taldearen eskutik, Maria Berasarte abeslari donostiarraren ahots ikusgarriarekin eta Helder Moutinho, fadoaren musikari-familiaren parte dena. Portugaleko musika urbanoaren erakusgarri, arima berria ematen diote fadoari.
 
Gainera, urriaren 18an (22:00, Ambigu), Kultur Leioako Bluenights-ekin gozatu ahal izango dugu berriro. Kalitatezko bluesa, Leioako Travellin`Brothers taldea anfitrioi lanak eginik Nico Wayne Toussaint Baionako aho-soinulari eta kantariarentzat. Azaroaren 15ean (22:00, Ambigu), Italia eta Suitzatik, Marco Marchi & the Mojo Workers etorriko zaizkigu, erroko bluesa, oso pertsonala.
 
Eta dantza maite duzuenontzat, Dantza… a escena zikloaren barruan, urriaren 6an (18:00, Auditorium) eta familiei zuzendua, “Constelaciones” (Aracaladanza), Joan Miroren sormenezko lanean inspiratutako ametsa. Urriaren 24an (20:00, Auditorium), Manuel Rodriguezen “Limits”, tailerra barne. Azaroaren 9an (20:00, Auditorium), “Cube” ikuskizuna izango dugu, Kataluniako Kulbik konpainiarena, eta master class bat ere barne hartuko du. Azaroaren 28an, Roser Lopez Espinosak “Miniatura + Before we fall” aurkeztuko digu, eta horrekin batera, plaza mugatuak dituen tailerra egongo da.
 
Halaber, txikienentzat eta familia osoarentzat bi ziklo azpimarratu nahi dugu:

Azaroaren 23 eta 24an (12:30/18:00 Ambigun), familiako txikitxoenek antzerkia ezagutu ahal izango dute Haurtxoentzako VI. Arte Eszenikoen Zikloaren barruan, Drammatico Vegetale-Ravennaren (Italia) “Que sí que no” eta Teatro Paraisoren (Euskadi) “Kulunka” antzezlanen bidez, haurtxoei zuzendutako kontzertua.

Eta abenduaren 26tik 29ra (18:00 Auditorium), Gabonetan Antzerkira-XVI Muestra de Artes Escénicas de Navidad Zikloa izango dugu, txikienak disziplina desberdinetara hurbilduz, txontxongiloetatik dantzaraino multimediatik pasatuz. Abenduaren 26an Danza Fernando Hurtadoren konpainiak “Charlie” aurkezten du, Feten 2012ko dantza ikuskizun onenaren saria izandakoa. Charlie Chaplin oroitzeko iraganera zuzendutako begirada bat. 27an Girovago e Rondellak ” Manoviva” ikuskizuna aurkezten digute Italiatik, txontxongilo klasikoetatik garatutako lana; 28an Markeliñe eta Samfaina de Colors musikaz blai hurbilduko dira “Kapsulak” lanarekein, umeen unibertsora eramango gaituen antzeztutako kontzertua; eta 29an Kataluniako Companya Pep Bouk aurkeztutako “Clinc” antzezlana, imaginazioa sustatzeko ikuskizuna

Kultur Leioak urtero-urtero bere bazkideei abantailak eskaintzen jarraitzen du; izan ere, ohiko deskontua (%25-a sarreretan), gonbidapenak (zinema, arte eszenikoak) eta abarrez gain, irailak 21, ostirala, baino lehen sarrerak erosten dituzten bazkideek 5%eko deskontu gehigarria izango dute onura.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
2013, irailak 18

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)