“Kantatzearen plazerra · Sormenezko Ahots Teknika · Kantu irekia” izenburupean, Bilbao Voz Project-ek tailerra eskaintzen du datorren urriaren 5ean, Kultur Leioako auditorioan.
Tailerra prestakuntza-esperientzia ludikoa da, eta bertan, irakaskuntza taldeak diseinatutako eta garatutako ahots-jokorako tresna multzoa eskainiko du honako arlo hauetarako: pertzepzioa eta gorputz mugimendua, ahotsa igortzea eta horren adierazkortasuna, ahots-musika inprobisatzea (bai taldeari begira, bai banakako ahotsaren adierazkortasuna lantzeari begira), entzute aktiboaren bidezko ahotsa igorri eta erregulatzeko asimilazio organiko motak, eta munduko abestiak ikastea entzunezko eta ahotsezko mimikaren bidez, ahots-transmisioko jolasen bitartez.
“Kantatzearen plazerra” bere ahotsean interes pertsonala edo profesionala duen edonorentzat da. Ez da beharrezkoa musika edo gorputz prestakuntza berezirik.
Tailerra urriaren 5ean izango da, 10:00etatik 14:00etara. Partaide kopurua 8 eta 20 pertsona bitartekoa izango da, eta prezioa, 5 euro.
Izen emateak: Kultur Leioako harreran. Telefonoa: 94 607 25 70.
Iruzkindu