Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Plazer bisual eta gastronomikoen azokaren edizio berriaRSS Blog

Cartel

Plazer bisual eta gastronomikoen azoka berriro heldu da Leioara. Aurten ere, artisautza, gastronomia eta zentzuen bitartez gozatzeko momentua heldu da, produktu desberdinak dastatuz eta artisau profesionalen lana, esfortzu eta mimo handiz burututakoa, ikusiz eta gozatuz, kalitatezko produktuak sortzeko helburua dutelarik.

Azaroaren 8, 9 eta 10ean, Bulebarrean, Leioako plazer bisual eta gastronomikoen hogeita hamalaugarren azokaren edizioa izango da.

Azokak 39.000 euro inguruko aurrekontua izango du eta 31 erakusmahai desberdinek artisautza produktu tradizional eta garaikideak eskainiko dituzte. Horretaz gain, gastronomi arloko berezitasunen aukeraketa bat ere eskainiko da, kalitate handiko produktuak, eta oso esklusiboak.

Artisau desberdinen jatorria anitza da, nahiz eta gehienak Euskal Autonomi Erkidegotik eta Nafarroatik datozen. Beste batzuk Aragoi, Kantabria, Madril, Galizia, Gaztela Mantxa eta Gaztela Leondik datoz.

Azokan ere zuzenean jarraitzeko bi tailer burutuko dira, publikoari teknika desberdinak erakusteko helburuarekin. Aurten, Bizkaitik datorren Ana Aldanak egur lantzea jorratuko du, eta Gironako Videfrankek beira puztea landuko du.

Ohikoa den produktu dastaketa ere burutuko da (ogia, txakolina, gazta, hestebeteak, etab…), hurrengo ordutegietan: azaroaren 9an, 19:00etatik 21:00etara; eta azaroaren 10ean, 12:00etatik 14:0e0tara. Artisau produktuen zozketa ere egingo da, 6 euro baino gehiagoko erosketak egiten dituzten erosle guztien artean.

Berrikuntza bezala, proiektu berri bat hasiko da aurtengo azokan: artisau praktiketarako Ikasgela. Aurtengo edizioan honako ekintza hauek planteatzen dira: Garagardoa dastatzeko kurtsoa, azaroaren 8 eta 9an (ostiral eta larunbata), plaza mugatuekin (gehienez, 20 ikasle); Artisau garagardoa lantzeko kurtso praktikoa: azaroaren 9an (larunbata); plaza mugatuak (gehienez, 15 pertsona).

Liburuxka

Dastaketa

Ikastaroak

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
2013, azaroak 5

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)