Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian. Shakespeare autoreak idatzitako eta Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek berriz interpretatutako klasikoaren intrigak Xabier Mendigurenen moldaketa oinarri harturik. Horri, gaur egungo gizartearen ardurak, arazoak eta ezaugarriak gehitzen zaizkio.
Artedrama, Kultur Leioan dagoen konpainia, berriz elkartzen da Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeekin, “Errautsak” ikuskizunak izandako arrakastaren ostean. Aukera aparta euskarazko antzerkia ikusteko, eta zehazki, inoizko obra handienetariko bat: “Hamlet”. Hitzordu garrantzitsua da, gainera, Kultur Leioako antzerki apustua gertutik ezagutzeko.
Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu eta Urko Redondok jarriko dute eszenatokian “Hamlet”, lehen aldiz euskaraz, Ximun Fuchsen zuzendaritzapean, datorren azaroaren 16an, Kultur Leioako Auditoriumean.
Iruzkindu