Ostiral honetan, azaroak 29 (21:00 – Auditorium), Gau Caboverdetarra izango dugu Kultur Leioan “Musika…con alma” zikloaren eskutik. Cabo Verdetik datorren Nancy Vieira abeslaria izango dugu. Bere ahots goxo eta grabea, naturaltasuna eta pertsonalitate erakargarria, begirada, sentimendua… Horiek guztiek “urrezko ahotsaren printzesa” izaten lagundu diote, eta askorentzat, Cesária Évoraren ondorengo duina da.
Gau tematikoak amaiera gastronomikoekin. Kontzertua eta gero, artistekin batera eta giro lasai batean, bertara hurbiltzen direnak herrialde horretako produktuak dastatu ahal izango dituzte, ardo kopa batekin batera.
2013, azaroak 28
Iruzkindu