MUSIKA
Familiarra
Bidaia magikoa. Bertan, Juan Mari Beltranek, euskal musika herrikoiaren ikerle eta figura handiak, bere taldearekin batera, gure aitita-amamen lan erritmoetatik gaur eguneko txalaparta musikaraino garraiatzen gaitu, eta horretarako, jolas zoragarria darabil argi eta itzal, irudi, dantza, landa gune eta erritmoekin.
Bidaia ederra, gure kulturarekin disfrutatzeko ikasten den bitartean, betiko melodia eta musika-tresnen bitartez.
Kontzertu didaktikoa.
MUSIKARIAK: Juan Mari Beltran (txanbela, arrabita-rabela, xirolarrua, zarrabetea, tronpa, txalaparta, alboka, dulzaina, txistu-danbolina, xirula-ttunttuna), Ander Barrenetxea (panderoa, txalaparta, danborra, ahotsa, arxaluak, ttipiuntzia), Andoitz Antzizar (trikitixa, ahotsa, panderoa).
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IRAUPENA: 80′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 12an
» Ordutegia: 12:30ean
» Sarrera: 5 euro
Iruzkindu