2014ko Musika Gertu Travellin’ Brothers eta David Giorcelliren kontzertuarekin hasten da, datorren ostiralean, urtarrilak 17. Leioaztarrak luxuzko bi gonbidaturen anfitrioi izango dira: blues eta Boogie Woogieko pianista den David Giorcelli, eta Ster Wax abeslaria, musika beltzean, susperraldian dauden ahotsetan onenetarikoa.
Otsailaren 14an, autore kanta izango da protagonista Musika Gertun, Javier Bergiaren eskutik. Zikloa Neighbor taldearen pop rockarekin bukatuko da, martxoaren 21ean.
Estilo diferenteak hiru kontzertu diferentetarako. Ezin dituzu galdu! Eta musika horretaz guztiaz gozatu ahal izateko, erosi Musika Gertu zikloaren bonua: 18 euroren truke hiru kontzertuez gozatu ahal izango duzu. Eskaintza bikaina da, kontzertu bakoitzak 10 euro balio du-eta.
Iruzkindu