KULTUR MARATILA
JB Pedradas(Euskadi)
Gizon bat emakume bilakatzen da publikoaren aurrean. Aulki bati esku-lotuta dago Esperanza Pino Saá (Espe Pino) izeneko emakumea. Bere ondoan polizia batek zaintzen du (erdi lo), aulki huts batean eserita. Zer ez dakiena itxaroten duen bitartean, mintzo da Espe:
… Bakar bakarrik nagoelako ni edonon.
Edonon.
Beti.
Ta horregatik nago ni ero.
Edo alderantziz.
Beraz, inoiz-inori kontatu ez dizkiodan nire bizitzako gauzak kontatzen ditut.
Zergatik?
Ba barregarriak iruditzen zaizkidalako…
Barreak bizia salbatzen didalako,
ta barre egiteari uzten diodan egunean, akabo.
AUTOREA, ZUZENDARITZA, ANTZEZLEA: Jabi Barandiaran.
BIDEOA: Urko Redondo.
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Erakusketa gelan
» Eguna: Otsailak 22an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 6 euro (Bono Maratila: 30 euro)
Iruzkindu