MUSIKA GERTU
Autore kanta, Pop Rock
Maite Larburu euskaldunak eta Josh Cheatham estatubatuarrak Neighbor osatzen dute. Amsterdamen bizi dira eta biek egin dute beren karrera antzinako musika, musika barroko eta ganbera musikako taldeetan.
Baina “Ura patrikan” diskoan entzuten dena oso desberdina da, denak dira Labarbururen ahots sinesgarri eta hurbilean, eta Cheathamen gitarra arpegiatuan oinarritutako kantak. Autore musika herrikoia, folk, blues, musika brasildar, jazz eta herri kantatik hartzen duen kantagintza da. Neighbor; bizitzeko batere leku txarra ez den auzoko biztanle.
Kontzertua baino lehen, Asier Altunaren laburmetraia emango da: “Zela Trovke” (belarra segatzen), Donostiako Zinemaldian estreinatua eta kritikak goraipatua. Izenburua Eslovakiako abesti herrikoi baten izenburua da, Moritat generokoa, krimen istorioak kontatzen dituena, eta Maite Larburu protagonista duena.
MUSIKARIAK: Maite Larburu (ahotsa), Josh Cheatham (shakuhachi edo txirula japoniarra, Indiako sarangi eta shruti boxa).
» Non: Anbigu
» Eguna: Martxoaren 21ean
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 10 euro
RECOMENDADO
Iruzkindu