Giro lasaian, zortzi sarituetatik zazpi bertan izanik eta lehiaketan sarituak izan ez diren beste partaide batzuekin, ostiralean, Maitasun Gutunen XV. Lehiaketako sariak publiko egin ziren.
Sari banaketa goxoa izan zen, eta saritutako gutunak, gehi beste batzuk, irakurri egin ziren. Hogeita hamar pertsona inguru izan zen sari-banaketan, eta partaideen arteko betiko giro on nabarmen hori ez zen falta izan. Irakurketen ostean, mokadutxoa izan zen arratsaldea animatzeko, eta irabazleek, gau horretan bertan Javier Bergiak Kultur Leioako Auditoriumean ematen zuen kontzerturako gonbidapena jaso zuten.
Maitasun Gutunen Lehiaketak beti dauka kimika berezia, eta oraingo honetan, kimika hori are garbiagoa izan zen, San Balendin egunean izan baitzen ekitaldia.
A kategoria (18 urtera arte):
1go Saria: Garazi Mugarza Markina (Mallabia, Bizkaia). Zuen alaba”.
2. Saria: Nora Fernandez Fernandez (Oviedo, Asturias). “Carla Lan”.
B kategoria (19-30 urte):
1go Saria: Nerea Guijarrubia Garcia (Algorta, Bizkaia). “Zeuri, soilik zeuri”.
2. Saria: María González Martínez (Chandrexa de Queixa, Ourense). “Nunca te olvidaré”.
C kategoria (31-55 urte):
1go Saria: Raúl Clavero Blazquez (Madrid). “Instrucciones para darle cuerda al corazón”.
2. Saria: Maria Joxe Azurtza (Donostia, Gipuzkoa). “Bihozmin ospelaren hozkirria.
D kategoria (56 urtetik gora):
1go Saria: Ramón de Aguilar Martinez (El Pontón-Requena, Valencia). “Carta de amor… escrita con odio”.
2. Saria: Graciela Estela Smitt Font (Vitoria-Gasteiz, Araba). “Siempre tus manos”.
Iruzkindu