ANTZERKIA
La Zaranda Teatro Inestable de Andalucía la Baja (Andaluzia)
Nutrizio faktorera begira dago guztia epidemia azaltzeko. Batzuek diote arin loditzea dela, gehiegizko pentsua; beste batzuek esaten dute txarto banatzen dela pentsu hori. Albaitarien teoriak ez datoz bat, baina txerritokien hilkortasun tasa ez da jaisten… Ingurugiro simulazio bati hasiera ematen zaio kausak argitzeko. Txerrien industria kaltetzen hasita dago, langileak kaleratuta errendimendu indizeengatik. Lanpostuarengatiko borroka dela-eta, ohiko ordutegi hutsala helburu bakarrik, minik gabeko heriotzaren esperantza bakarrarekin, txerri eta gizakien bizitzak gurutzatzen dira, nahasten.
Gizakia produkziorako mekanismoa izateko pentsatuta dago, ekonomia osasuntsu baten printzipioetara egokituta, eta errendimendua mantenu gastuen azpitik dagoenean, gizaki hori zama izaten hasten da, ez du merezi “konpontzeak” eta logikoa da ezabatzea. Morrontzatik doilortzera…
Estatu horren barruan, zer zentzu dauka arteak? Beheratzea makineria horren barruan funtzio sinple bat betetzeko?
AUTOREA: Eusebio Calonge.
ZUZENDARITZA: Paco de la Zaranda.
ANTZEZLEAK: Gaspar Campuzano, Francisco Sánchez, Luis Enrique Bustis, Javier Semprún.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
* 2012ko Antzerki Sari Nazionala.
* Temporada Alta Jaialdiarekin batera produzitua.
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 4an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu