Eguraldi txarrak ezin izan zuen leioaztarren gogoekin. Aurten, beste behin ere, umorea eta irudimen handia erakutsi zuten Inauterietako Mozorro Lehiaketan.
Lehen lehiaketa otsailaren 28an izan zen, helduen txanda. Banakako kategorian 10 lehiakide izan ziren, eta lehenengo hirurak honako hauek: “Decapitada”, “Jack Eskeleton” eta “Viuda negra”, hurrenez hurren. Taldekako kategorian, sei partaide izan ziren eta hauek lehenengo hirurak: “Panpin Oaztargi”, “Suhiltzaileak” eta “Maracas mexicanas”.
Haurren lehiaketan, partaide gehiago izan ziren: 48 ume banakako kategorian, zazpi taldekakoan eta hiru familiarrean. Banakako kategoriako saridunak “Psikosis”, “As de corazones” eta “Rockero punky” izan ziren. Taldekako kategoriako irabazleak “Txoperako kotxeak”, “Emoticonos Whatsapp” eta “Gau hontzak” izan ziren. Familia kategorian, “Caja de sorpresas” izan zen irabazlea.
Iruzkindu