Hurrengo ostiralean, martxoak 21 (Anbigu, 22:00etan), eta Musika Gertu Leioa zikloaren barruan, Neighbor taldea izango dugu Kultur Leioan. Maite Larburu euskaldunak eta Josh Cheatham estatubatuarrak osatzen dute Neighbor. “Ura patrikan” diskoan Labarbururen ahots sinesgarri eta hurbila eta Cheathamen gitarra arpegiatuan oinarritutako kantak entzuten dira. Autore musika herrikoia, musika ikutu anitzekin.
Kontzertua baino lehen ere, Asier Altunaren “Zela Trovke” (belarra segatzen) laburmetraia emango da, Donostiako Zinemaldian estreinatua eta kritikak goraipatua.
Iruzkindu