Umore Azokaren hamabosgarren edizioa gainean dugu eta antolatzaileek profesionalek izena eman dezaten epea zabaldu du, gaurr bertan, Nazioarteko Antzerki Egunarekin batera. Izena emateko www.umoreazoka.org webgunera jo behar da eta maiatzaren 2rako eskakizuna bete.
Profesionalen presentziak berebiziko garrantzia du Kaleko Arteen sektorearen ekonomia bultzatzeko eta ahalegin horretan dihardute antolatzaileak zein gonbidatutako konpainiak.
Umore Azokako antolatzaileak iaz gerturatu zen profesional kopurua gehitzea espero dute, guztira 162 lagun gerturatu zela negozioak egiteko asmoarekin. Kopuru horri, izenik eman gabe gerturatu ziren programatzaile, aholkulari, banatzaile eta konpainiek gehitu behar zaizkio, hauek ere Leioako gune publikoetan eskaini ziren ikuskizunekin gozatzeko aukera baliatu zutelako.
Iruzkindu