14 eta 35 urte bitarteko leioaztar eta kanpotar gazteek, udalerriko txoko guztiak hartuko dituzte igandean, maiatzaren 11an, Udalak antolatutako Margolari Gazteen lehiaketan parte hartzeko.
Aurten lehiaketa honen XVII.edizioa izango da, beraz hitzordu ezaguna da artista gazteen artean, euren lanak garatu eta lehen sariak eskuratzeko aukera dutelako urtero. Aurten lehiaketa goizeko 8.00etatik eguerdiko 17.00etara izango da.
Leioako Aterpe Gazte Bulegoak antolatutako lehiaketa honek ohiko sari potoloak ekarriko ditu:
1. SARIA: 810 € eta diploma.
2. SARIA: 510 € eta diploma.
3. SARIA: 360 € eta diploma.
Sari bereziak
HERRIKO MARGOLANIK ONENA: 360 € eta diploma (sailkatu barik geratzen den leioaztar baten margolanik onenari).
GAZTE SARIA: 120 €-ko bonoa eta diploma (saririk jaso ez duen 18 urtetik beherako margolanik onenari).
Epaitza arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena, 2). Momentu horretan bertan sariak banatuko dira.
Aurkeztutako lanak Maiatzak 22tik ekainaren 29ra bitartean Errekalde plazako Nagusien Etxean ikusgai egongo dira. Halaber, uztailaren 1etik 30era bitartean, saririk jaso ez duten obren jabeek euren lanak berreskuratu ahal izango dituzte, aldez aurretik jasotako gordekinaren truke. Behin epe hau bukatuta, jabea obraren bila azaltzen ez bada, obra hori Aterpe Leioa Gaztegunearen esku geratuko da.
Iruzkindu