Leioa motorrak berotzen hasi da 2014ko San Juan jaiei begira. Eta gogoak pizten hasteko, Aterpe Leioa Gaztegunean, San Juan jaietako kartel lehiaketan aurkeztu diren lanak ikus daitezke. Irabazlea ere erakusgai dago, Susana Ibáñez nafarraren kartela.
Eta erakusketa horrekin batera, San Juan jaietako zapien lehiaketaren gunea dago ere bai. Zapien lehiaketan, Gu Geu Taldearen proposamena izan da irabazlea.
Erakusketa biak astelehenetik igandera daude irekita, honako ordutegian: 10:00-14:00 eta 16:30-20:30. Ekainaren 29ra arte izango dira ikusgai.
Iruzkindu