MUSIKA ARIMAREKIN
Plazandere (Zuberoa)
Amaren Alabak zuberotar emakumez osatutako musika talde berezia da.
“Gure herria kantatzen dugu, baita herrietako istoriak ere. Etxahun Barkoxe-rekin amodioa eta herioa kantatzen dugu. Xalbador-ekin hizkuntza eta herria. Etxamendi-rekin hezurren balada. Maite ditugun poeten hitza plazaratzeko modu bezala kantua erabiltzen dugu eta horrek plazandere egiten gaitu. Xiberoko pastoralak makila eskuan ezarri digu eta horrekin plazan ibilki gira, eskua makilari bezala gogoa kantuari atxikirik”.
Hitzak, dantza, oholtzako jolasa eta melodia: a capella erako kontzertu zoragarria. Zuberotar tradizioko kantu moldea eta eragin garaikideak.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 28an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu