ETXEKO MUSIKAK
Ondarearen Europako Jardunaldiak
Ruaille-Buaille, Rula-Bula” ahoskatuta, “zalaparta” esan nahi du gaelikoz eta folk talde honek sortzen duen giro dibertigarria islatzen du, bai eszenatokian, baita ikusleen artean ere, haien partaidetza bilatzen dutelako eta euren konplizitatearekin jolasean ibiltzen direlako.
Barakaldon (Bizkaia) sortu zen taldea, 2005ean. 2013an, Zelta Munduko Nazioarteko Jaialdiko “Proyecto Runas” delakoaren irabazle izan ziren, Ortigueiran. Gaur egun, hiru disko kaleratuta dauzkate: “Pronounced rula-bula” (2009), “Blue Jig” (2011) eta“Bon temps, Ruaille?” (2014).
Sei kideko lagun-taldea dira, musika esparru desberdinetakoak: musika galiziarra, musika euskalduna, bluesa, folk-rocka, countrya eta klasikoa.
MUSIKARIAK: Aitor Gorostiza (whistles, harmonika, alboka, boha, tarota), Alberte Sanmartín (whistles, flauta, gaita galiziar, uilleann pipe), Duncan Bennett (ahotsa, gitarra akustikoa, bouzouki), Jon Hanni Iribar (bateria), Luis M. Aveleira, “Beltza” (baxu elektrikoa, ahotsa), Mario Martín (bibolina)
» Non: Mendibile Jauregian
» Eguna: Urriaren 4an
» Ordutegia: 20:00etan
» Sarrera: Librea
Iruzkindu