Antonio Zambujok bertan behera utzi du ostiral honetan Kultur Leioan eskaintzekoa zen kontzertua, arrazoi pertsonalak direla medio, Kultur Leioarekin zerikusirik ez dutenak.
Kontzertuaren bertan behera uzteak sor ditzakeen eragozpenak aintzat hartuta, Kultur Leioak, erositako sarrerak beste sarrera batzuekin trukatzeko aukera eskeiniko du. Dena dela, sarrera itzuli nahi dutenek Kultur Leioako txartel-leihatilan egin ahal izango dute, bertan itzuliko baitiete sarreraren zenbatekoa.
Informazio gehiagorako, deitu 94 607 25 70 telefono-zenbakira.
Iruzkindu