Aterpe Leioa Gaztegunetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Leioako XV. Pop Rock Lehiaketa iragartzeko VI. Kartel Lehiaketan parte hartu duzuenontzat, eta nola ez, web gunetik zuen botoa eman duzuenontzat.
Bozketan 982 pertsonak parte hartu duzue, epaimahaiaren botoak eta zuen botoak hartuta, MOSAICO kartelak irabazi du. Diego M. Hinojo Jiménez (Cádiz) da egilea.
Behin kartel irabazlea hautatuta, horrek esan nahi du Leioako XV. Pop Rock Lehiaketarako lanean ari garela, adi egon zaitezte!!
VI. Kartel Lehiaketako lan guztiak ikusteko aukera duzue. Erakusketa Aterpe Leioa Gaztegunean egongo da abenduaren 10era arte.
2014, abenduak 1
Iruzkindu