KULTUR MARATILA
Borobil Teatroa (Euskadi)
¤ESTREINALDIA¤
Badakigu futbola ez dela joko bat baino, non hamaika pertsonak (normalean gizonak) baloi bat bultzatzen duten hankez, zelai baten amaieran dagoen ate batetik pasarazteko helburuarekin. Ikastetxeko taldetik kanpo uzten gaituztenean jokoa izateari uzten dio eta amaieraren hasiera bihurtzen da. Futbolak milaka pertsona aldi berean hunki edo hondora daitezen lortzen du. Itxuraz normala, orekatua eta lasaia den pertsona segundo batzuetan basati bihurtzea ahalbidetzen du.
Partida bakoitzak ia bi ordu behar ditu emaitza batera heltzeko. Ez da erraza ordu batean laburbiltzea. Borobil Teatroak ibilbide luzeko profesionalak diren bere hiru protagonistei esker egingo du, eta futbolak ematen dizkigun bizitzako ikasgai sakon eta ugariei esker: “futbola futbola da” eta “futbola horrelakoxea da”.
Futbolak funtzio bat merezi zuen, irribar batez kontatua.
Antzerki-zelaiak partida historikoa behar zuen, erraietatik kontatua.
AUTOREA: Arantxa Iturbe
ZUZENDARITZA: Anartz Zuazua
ANTZEZLEAK: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Asier Sota
ESZENOGRAFIA: Borobil Teatroa
IRAUPENA: 70′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 1ean
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 10 euro (Bono Maratila: 30 euro)
GOMENDATUA
Iruzkindu