MUSIKA GERTU
Bluenight
O Sister! 20ko eta 30eko hamarkadetako Ipar Ameriketako musika herrikoiari eginiko omenaldia da, “dixie”aren eta “swing”aren urrezko hamarkadak, ahozko jazzean aitzindari izan ziren The Boswell Sisters emakume hirukote mitikoa nabarmendu zen garaia. Ondorengo ahozko talde askok antzeratu zituzten eta Ella Fitzgerald bezalako artistek miretsi zituzten.
Paula Padilla abeslariak “O sister!” proiektua sortu zuen 2007an eta ordutik ez dio ikertzeari eta interes handia duen errepertorio baten inguruan saiakuntzak egiteari utzi. Taldeak jatorrizko jazzaren hizkuntzan murgiltzeaz gainera, gai klasikoen bere harmonizazioak eta moldaketak sortzen ditu.
Baina lan honek ez luke zentzurik izango musika zuzenean eskaintzeko aukerarik gabe, 30eko urteetan antzoki, klub eta kalean bertan ere egiten zen moduan.
MUSIKARIAK: Helena Amado (sopranoa), Marcos Padilla (tenorra), Paula Padilla (altua), Matías Comino (gitarra), Pablo Cabra (bateria), Camilo Bosso (kontrabaxua)
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 13an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu