DANTZA
Cía. Olatz de Andrés (Euskadi)
Medusak, mitologia grekoaren izakiak, mugimendua begiradaz geldiarazteko ahalmena zuen. Begirada-mugimendua-geldialdia oinarrizko harremanetik sortzen da Olatz de Andrés koreografoak, dantzariak eta pedagogoak egin duen obra.
Baten bat hiri batera doa eta etxe orratz baten ondoan eskultura klasiko bat topatzen du, 1.000 urtek banatzen dituen bi eraikinen aurrean dago. Eta ez da ezer gertatzen. Historia etengabe igarotzeak eragiten du apurka-apurka iraganak anekdota baten garrantzia izatea eta orainak erabateko interesa. Mendea zein den, gutariko bakoitzak bere historia propioa kontatu dio bere buruari hobeto ulertzeko zergatik dagoen dagoenean. Baina Zerua, inoiz desagertzen ez dena eta gu baino luzeago bizi dena, goitik begira dago eta harrituta ikusten ditu gure ereduak eta erreferentziak gainezka egiten. Eta onena aukeratzen dugula uste izan arren, historia berdinak behin eta berriro errepikatzen dira. Eta Zeruak barre egiten du, zeren eta azken finean, hau pertsonen historia tragikoa da.
IDEIA ETA ZUZENDARITZA: Olatz de Andrés
DRAMATURGIA: El Conde de Torrefiel
SORMENA ETA ANTZEZLEAK: Idurre Azkue, Pilar Andrés, Isaak Erdoiza, Olatz de Andrés
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 24an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu