Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

A(2) = bateratu egiten den elkarrizketaz RSS Blog

Tarjeta

ERAKUSKETA
Julio Hernández Grima & Ana Aldana

JULIO HERNÁNDEZ GRIMA
(Barakaldo, 1967)
Arte Ederretan lizentziaduna EHU/UPVn, eta Pinturan espezializatua. Sari asko irabazi ditu eta banakako eta taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. Kultur Leioako Pintura eta Marrazki tailerreko irakaslea da.

ASMO ONEI BURUZ
Kultur Leioan omenaldi honetarako aurkezten ditudan lanek nire iragan hurbileneko interes kreatibo eta plastikoak islatzen dituzte. Formatu ertaineko lanak dira, eta euskarriari dagokionez, modularra denarekin jolasten dira, lan poliptikoa, erabilera anitzekoa, sortuz, espazio handiagoetara zabal eta egoki daitekeena.

Eszenaratze honetan, lan duala aurkituko dugu, itxuraz kontraesanezkoak diren bi emoziozko pultsio dituena, kontrola eta deskontrolaren artean kulunka, zori eta antolakuntzaren artean, baina nire lan plastikoan berezkoa den prozedura komunetik: margazkia, edo argazki gaineko margoa. Margoa, kasu honetan, bigarren azal gisa sortzen da; pintura hedatu egiten da, argazki gainean disolbatzen da, gutxi gora behera, modu antolatuan. Pintura, ausaz, geometrizatzaileago diren beste disposizio batzuekin nahasten saiatuko gara. Disposizio horiek argazkiaren ezkutatze, gaineratze edo kamuflaje operazio erretoriko berariazkoetan txartaturik daude.

Azken baten, kontzienteki, bi errealitate edo arte diziplina ezberdinen nahasketa probokatzen dugu euskarri berberaren gainean. Azken emaitza, erretxin gardeneko bainua emanda, enkapsulatzetik aske dagoen prozesu garbia aldarrikatzen du, prozedura bien zigilatze aztoragarria, argazki eta pinturaren arteko konexioa isolatuz.

Idazleak kontakizuna hitzekin sortzen duen bezala, nire kasuan, irudiekin egiten dut. Edozein motatako irudiak izan daitezke, nireak edo aurkitu ditudanak, gordetakoak edo opari direnak, eraikiak edo manipulatuak, berriz enkoadratuak edo aldatuak. Unibertso ikonografiko partikularretik doan ibilbide lasaia, argazkiei testuinguru berriak emanez, hizkuntza gurutzaketa eta elkartze iradokitzaileetan txertatuz.

Argazkiarekiko harremana irekia da beti, berezkoa, pinturatik abiatuta edo alderantziz. Argazkia euskarria da, gertakizunen eramailea, konbentzionalismo teknikoetatik urrun. Horrela, “Azoka: de funambulismos y devaneos” sorta osatzen duten margazkietan, enkoadratze behartuak, urrunak edo zerukoak dituzten irudiak aurkituko ditugu, kaleko ikuskizunaren unerik onenak harrapatuz, voyeur apal batek bezala. Denboran zehar pilatutako argazkiak dira, ia leku beretik hartuak, Leioako Umore Azokaren edizio desberdinetan.

Beste sorta baten, “Carrousel-souvenir. El viaje de las ideas”, jolas-parkeko atrakzio horri eginiko argazkiak biltzeko dedikazio tasonomiko eta zorrotza errepikatzen da. Baina kasu honetan, atrakzioa itxita dago, zerbitzutik kanpo, olanapean ezkutaturik, misteriotsu eta isilik. Denboran zehar bildutako argazkiak hauek ere bai, edo kasuren baten, proiektua ezagutzen zuen lagunen batek emana.

“BIO Project. O sobre la memoria aplazada” lanerako, nire oroitzapenetako lekuen irudietara jotzen dut, nire ingurukoak, niretzat garrantzitsuak direnak eta gaur egun ikono moderno den Bilbo bezalako hiri baten eraldaketaren irudiekin nahasten direnak.

“20 sucesos para un (posible) ensamblaje imprevisible” bezalako lanean, “Idearios de diario” berriztatuetan, edo “Geografías inéditas. Panorámicas” txikietan, tiraderatik artxibo pertsonaleko irudiak ateratzen ditugu, kontu handiz gorde edo berreskuratutakoak. Ikonikoaren birziklatzea, inoiz erabiltzen duguna, eta kodeak eta esanahiak gurutzatzean datzan jolasaren oinarria dena.

Beti bezala, sormen prozesuari adi jarraituko diogu, eta batzuetan, zoria ere abiapuntua izan daiteke ekintzarako. Inoiz, hain ohikoa den etxeko inprimagailuarekin eginiko ustezko akats edo istripu batek zerbait aurkitzen laguntzen digu eta pauta ematen digu “Re-prints. Caprichos domestic(ad)os” izena eman diegun estanpatze digitalak sortzeko. Irudi berberaren gaineko behin eta berriroko inprimatzeak dituzte oinarri, testura eta esanahiak gaineratuz.

Fikzioa edo errealitatea, misterioa kontakizunean instalaturik. Erakusketa honekin, azken baten, pasioz betetzen gaituena erakutsi nahi dugu, ilusioa egiten gaituena, izan nahi dugun hori izateko aukera ematen diguna, eta behin eta berriro berrasmatzen gaituen hori.

ANA ALDANA
Arte Ederretan lizentziaduna da eta egur-lantzeko irakaslea Kultur Leioan. 
2008ko Estatuko Artisautza Sarietan aipamen berezia.
Lehen saria Bizkaiko 2010eko artisautza sarietan, arte modalitatean.
Obra hautatua “Iberoamerikako arte herrikoiaren maisu-maistra handiak” izeneko erakusketan.

OROIPEN GEOMETRIKOA
Kaosaren konposizioa ahalbidetzen duen esperientzia ludiko-estetikoa, kaos horren indar sormen-indarrak galdu barik. Artea kaosarekin nahasi barik, lehena bigarrenaren konposizioa baita, aldaera berri baten dinamika eskaintzen duena. Konposizio irekien sortzailea da artista, efektu berriak asmatzen dituztenak, eta bere lanean erakusten ditu eta munduratzen ditu unibertso pertsonaletan trazatutako forma berriak balira bezala.

Ez da normalean estetikari lotzen zaion objektu jakin bati buruzko sesioa. Pentsamenduaren arazoa da. Pentsamenduaren adierazpen kreatiboaz ari gara, kaosa konposatzeko modua, eta bertan, sentsazioen blokeak ezartzen dira, irudi estetikoen eraginez irauten dutenak.

Materialekin esperimentatzea, hausnarketa etengabean, espazio posible eta ezinezkoak iradokiz, ederrak, onirikoak… ezkutuan dagoena aurkitu arte, ohikoa eta aurreikusgarria den unibertso honetan, desira, zirrara, ametsa, oroipen geometrikoa, sortutako edertasuna bilatuz.

Obraren estetika horiek interpretazio artistikotik eratortzen dira bizi-esperientzia bihurtu arte, bizitza artistiko eta bizi-artearen arteko jolasa, eta bertan, guztia ebazten da esperimentazio prozesu mugagabeetan, eta gure aurreikusteko ahalmena gainditzen duen esperientzia gidatzen duten orientazio puntuak konfiguratzen laguntzen dute prozesu horiek.

Esperimentatzean, ez dago ezarritako edo aurreikus daitekeen  interakzioaren eragin edo bizigarririk, ezaguna den sentimendua emango lukeena. Horren ordez, ugaritasun intentsiboko plano irekia asmatzen da, ezagutu ezin direnak eta adierazten zailak. Horrek sentikorra denaren  mugak behartzen ditu, sumatzen dena legez osatzen baitu bere burua, eta aurretik inoiz sumatu ez dena era berean.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Martxoaren 6tik apirilaren 12ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik

Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.


2024, azaroak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)