Euskara Zerbitzuak Leioan euskara sustatzea du helburu Euskara Sustatzeko Ekintza Planari (ESEP) jarraituz. Egun, indarrean dago 2018-2022 plan estrategikoa, 2018ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran onartu zen.
Udal barruko erabilera ere sustatu eta bideratu behar du herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan arreta eta zerbitzuak jaso ditzaten.
Eginkizun hauek aurrera eramateko badaude hainbat egitarau eta diru-laguntza mota.
Egitarauak
Udaleko erabilera plana: udal barruko euskararen erabilera areagotzeko plana udal langileen artean, zerbitzua euskaraz ele bitan emateko.
– Familia bidezko transmisioa: euskara familiaren esparruan transmisiorako tailer eta kanpainak.
– Merkatari: hizkuntza aholkularitza Leioako merkatarientzat.
– Berbaldun: Asteroko Euskaraz hitz egiteko aukera.
– Erdu berbetan: Leioako kirol eta kultur elkarteen artean euskararen erabilera sustatzeko aholkularitza eta laguntza.
Diru-laguntzak
– Euskara ikasteko dirulaguntzak: euskara ikasten ari diren Leioan erroldatutako ikasleei eta hainbat kolektibori zuzendutako diru-laguntzak.
– Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak: Leioan euskararen erabilera bultzatzen duten egitarauetarako diru-laguntzak. Laguntzok herriko taldeentzat dira.
– Euskarazko errotulu eta toldoetarako diru-laguntzak: Leioako denda eta tabernetan euskaraz edo ele bitan dagoen errotulazioa jartzeko diru-laguntzak, herriko hizkuntza-paisaia euskalduntze aldera.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
- UDAKO ORUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.