Hurrengo ostiralean, otsailak 1 (Auditorium, 20:30 h), Ados Teatroa konpainia euskaldunak publiko orori zuzendutako “El baile de los años” ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan.
Bertan, elkarlanean aritu dira Becky Siegel koreografo estatubatuarra, Garbi Losada eszena-zuzendaria, hiru dantzari profesional eta pertsona nagusi, umez eta gaztez osatutako talde bat (17 ez-profesional).
Ikuskizunaren egitura eta dramaturgia partaide horien ekarpenekin osatu da, prozesu ireki batean, eta horri esker lortu du ikuskizunak espontaneotasuna eta egiazkotasuna, dantza egiteko adin mugarik ez dagoelako.
Iruzkindu