Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria sailak agenda kultural berezia antolatu du Gabon egun hauetarako, hainbat ekintza izango dira etxeko txikienei zuzendutakoak, beti ere euskara ardatza izanik, hauen artean: zinea, magia, antzerkia, ludoteka edota pailazoak.
Hasteko, ostirala honetan, ipuin kontalaria izango da Kultur Leioan, larunbatean berriz, ohikoa den Olentzeroren kalejira eta harreraren txanda izango da arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Hurrengo asteko astearte eta ostegunean antzerki saio bi izango dira Kultur Leioan, Anaki eta Printzea eta ahatea, hain zuzen ere. Urte berriari begira ere hainbat ekintza kultural izango dira Gabonetako opor egunetan, ludoteka, tailerrak, pailazoak, magia, eta diskofesta izango dira.
Baina nagusientzat ere badago zerbait, Bertsolari edo Gartxot ikusteko aukera izango dugu urtarrilaren 21, 22 eta 23an.
Iruzkindu