ANTZERKIA
Erre Produkzioak (Euskadi)
Bilbo, 2024. La Otxoak erretiroa hartuko du eta eszenatokietatik jaitsiko da. Horixe da bere nahia, baina zerbaitek eragotzi egingo dio peluka behin betiko zintzilikatzea. Jose Antonioren bizitzaren parte izan diren pertsonai guztiek berriz antzeztuko dute gaubela honetan. Familia, maitaleak, lagunak eta etsaiak itzuli egingo dira bere biografiaren pasarterik aipagarrienak gogoratzeko.
Lau aktorek haren bizitzaren errepaso bat egingo dute eszena gainean, La Otxoak berak bere ibilbidea markatu duten kantuak errepasatzen dituen bitartean, agertokiei azken agurra eman aurretik. Arazoa da La Otxoa ez dela azken show horretara iritsiko. Lortuko dute azkenean protagonista aurkitzea azken agur hori ematera iritsi dadin? Orain bere esku dago, mirestua edo jubilatua?
ZUZENDARITZA: Getari Etxegarai.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Leire Orbe.
DRAMATURGIA: Unai Izquierdo.
ANTZEZLEAK: José Antonio Nielfa “La Otxoa”, Arnatz Puertas, Gemma Martínez, Getari Etxegarai, Unai Izquierdo.
MUSIKA-EGOKITZAPENAK: Adrián García de los Ojos.
IRAUPENA: 107′.
IKUSLEA: +14 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Uztailaren 5ean eta 6an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu