DANTZA/ZIRKUA/MUSIKA
Cía. AIREnoAR (Galizia)
Bi pertsona eta soka leuna.
Arnasa hartzen duen espazioak.
Airea.
AIREnoAR (airea airean) konpainia galiziar gazteak bere lan berria aurkezten du, Rut Balbís dantzari eta koreografoak zuzendua. Soka leun espezialitateko zirku berria, ahotsa, zuzeneko musika eta mugimendua batzen dituen proposamen desberdina.
Topaketa eta urruntzea, gorputza eta ahotsa, keinua eta erritmoa, fisikoa eta emozioa, gizakiaren dualtasunaren adierazgarri. Abilezi eta gaitasunek borroka egiten dute ulermenera heltzeko harremanean, oreka eta harmonia xede.
Soinu eta mugimenduaren dinamiketan dagoen poesia. Kiribilean errepikatzen diren irudiak, esperientzia pertsonaletara garamatzan joan-etorria, fantasia eta irudimenarekin jolasean, eta soinu espazioaren sorrera eta artearen iragankortasunaren partaide egiten gaitu, denbora errealean.
ZUZENDARITZA: Rut Balbís
ANTZEZLEAK: María Move, Álvaro Reboredo Ortega “Fitinho”
HARI LEUNEKO AIRE-TEKNIKA: Álvaro Reboredo Ortega “Fitinho”
AHOTS TEKNIKA ETA MUSIKA SORTZEA ZUZENEAN: María Move
OINARRI ELEKTRONIKOAK ETA GRABAKETA: Guillermo Cortiñas
IRAUPENA: 50′
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 27an
» Ordutegia: 20:30etan
» Sarrera: 5-10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu