Leioan erroldatutako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aterpe Leioa Gazteguneak antolatu dituen Udaleku Irekietan izena emateko epea irekiko da, ekainaren 8tik 12ra arte. Programatutako aisialdi eta kirol jarduerak ekainaren 29tik uztailaren 10era burutuko dira, euskaraz oso osorik.
Interesa dutenek aipatutako egunetan eman beharko dute izena. 40 izen-emate baino gehiago badaude, plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa ekainaren 16an egingo da.
Plazak konfirmatzeko, matrikula ordaindu beharko da eta ordainagiria Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko da, ekainaren 10etik 16ra bitartean. Hala egin ezean, plaza galduko da. Prezioa 40 eurokoa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 eurokoa, gainerako leioaztarrentzat.
2015, ekainak 1
Iruzkindu