Leioan erroldatutako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aterpe Leioa Gazteguneak antolatu dituen Udaleku Irekietan izena emateko epea irekiko da, maiatzaren 6ra arte. Programatutako jarduerak bi txandetan burutuko dira: uztailaren 5tik 15era eta uztailaren 18tik 29ra.
Interesa dutenek aipatutako egunetan eman beharko dute izena. Plazak zozketa bidez esleituko dira eta zozketa maiatzaren 18an egingo da.
Prezioa 40 eurokoa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 eurokoa, gainerako leioaztarrentzat.
2022, maiatzak 2
Iruzkindu