ERAKUSKETA
Tania Quindós
Erakusketa hau, Ramón Gómez de la Sernaren greguería izenekoetan inspiratuta dago. «Abecedario de greguerías» bilduma aurkezten du, 27 hizkiek idazlearen esaldi desberdin bana interpretatzen duten alfabeto brodatua, ustekabeko loturen bidez, umorea erabilita ideiak azalduz, hizki jolasekin eta metafora bisualekin. «Relaciones tipográficas» piezarekin batera doa, «El amor es algo así como bordar juntos» esaldian jatorria duena, eta horrez gain, letterings bildumatxo heterogeneoa ere badago beste sei “greguería” ilustretzeko, kasu honetan, esaldi osoaren bitartez.
Tania Quindós (Bilbo, 1986) Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bertan, Diseinu Grafikoko espezializazioa egin zuen eta Artean Ikertu eta Sortzeko Masterra egin zuen. Gaur egun, doktore tesia idazten ari da unibertsitate bereko Arte Ederren fakultatean: “Piktograma eta tipografien arteko sormen prozesu sinbiotikoak”. Gainera, proiektu pertsonalak garatzen ditutipografia, kaligrafia, letteringa edo poesia bisuala konbinatuz, erakusketa honetako lanetan bezala.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Abenduaren 12tik urtarrilaren 26ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu