Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Ali Baba eta 40 lapurrak RSS Blog

Ali Baba

ANTZERKI FAMILIARRA
Borobil Antzerki Taldea (Nafarroa)

Alí Baba eta 40 lapurren ipuin tradizionalean oinarrituta, Borobil Teatrok egokitzapen bizi eta soila lortu du, haurren gozamenerako.

Argiztapen, musika eta koreografia bikainez lagundurik, hiru aktore protagonistek Ali Babaren istorioa kontatzen dute. Hain zuzen ere, Ali Baba egurketari persiarra da, eta altxor handia aurkitu du haitzulo baten barruan. Baina altxor hori 40 lapurrez osaturiko talde batena da, eta ez dute Ali Babaren anaia Kassimen aberastasun-gosea barkatuko, urrez betetako zakuak eramaten ari dela jakiten dutenean.

Lapurren haserretik ihes egiteko eta, bide batez, bere familia eta lagunak babesteko, Ali Babak abentura itzelak biziko ditu, eta hori ikusi ahal izango da eszenatokian, 50 minutu ahaztezinez.

Zuzendaritza: Anartz Zuazua
Interpreteak: Anartz Zuazua, Asier Sota, Julen Vega
Iraupena: 50′
Urteak: +5 urte
Euskaraz

» Non : Auditorium
» Eguna: Azaroaren 25ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro

 
GOMENDATUA 

La red de española de Teatros, Auditorios, circuitos y Festivales de titularidad pública

 

SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak kultura kalera aterako du udan

Leioak kultura kalera aterako du udan; horrela, uztailean zehar, familiek aire zabaleko eta doako zinema- eta antzerki-kultur proposamenez gozatu ahal izango dute.


2024, uztailak 1

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)