Hurrengo ostiralean, martxoak 9 (Auditorium, 20:30 h), Kabia Teatroa konpainiak “Alicia” antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan, euskal antzerki ekoizpen onenari 2017ko Ercilla Saria jaso duena.
Lewis Carroll-en Alician oinarritutako komiki eszeniko horren bidez, konpainiak tristezia eta bizitzaren erdira aldera azaltzen den hutsune existentziala aztertzen ditu; alegia, edozer hasteko beranduegi eta dena amaitzeko goizegi den une hori.
Antzezlanak jolas bat plazaratzen du umoretik eta edertasunetik abiatuta: irudi bizidunen bitartez eraikitako mundu oniriko bat eszenaratzen du bideo mapping-aren bidez, antzerki-koreografiaren eta proiekzio bizidunaren arteko sinbiosi bat.
Iruzkindu