Hurrengo ostiralean, urtarrilak 19 (Anbigu, 21:00 h), Musika Gertu zikloa hasiko da Kultur Leioan. Amaia Miranda musikaria izango da bertan, “Home” bere azkeneko lana eskeiniaz.
Gitarrista, abeslari eta konpositore gisa argitaratu duen lehenengo lana da, eta Jan Vallsekin batera ekoitzi du. Proiektu indie-pop intimoa da, eta bi hiriren artean bizitzeko sentsazioari buruz hitz egiten du. Jazz, soul edota musika elektronikotik iritsitako soinu, erritmo eta harmoniak nahasten dira lanean.
Iruzkindu