KULTUR MARATILA
(Euskadi)
Hogei urteko ibilbidean musikari askoren bidelagun izan ondoren, orain Iban Urizar bakarka dator, arriskatzera. Aldean dakartza gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta bestelako perkusio tramankuluak; bere berea du ahots tarratatua. Eta looper bat darabil, horiek guztiak behar bezala nahasteko, ordenatzeko, eraikitzeko, apurtzeko.
Amorantek iturri ugaritatik edaten du, izen artistikotik bertatik hasita. Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari izandakoaren abizenak nahasi ditu, haiei dien miresmenenaren seinale. Eta hasiz gero kantuen aldamioei erreparatzen, han ere era askotako keinuak aurkituko ditu entzuleak, direla Bixenta Mogelen koplak, direla Antonio Molina edota Pepe Marchena flamenko kantarien itzalak, direla herri musikatik hartutako oihartzunak.
Herritik, errotik, eta erraietatik ateratzen den musika.
¤ Musika Bulegoa Saria 2016 ¤
MUSIKARIA: Iban Urizar (ahotsa eta musika)
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 laguna
» Non: Erakusketa gela
» Eguna: Otsailaren 1ean
» Ordutegia: 20:00etan
» Sarrera: Doan (gonbidapenarekin)
Iruzkindu