Igande honetan, azaroak 13 (Auditorium, 18:00 h), Marie de Jongh euskal konpainiak AMOUR antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan. Familia osoari zuzendutako ikuskizun honek 2016ko FETEN (ikuskizun onenari) eta 2016ko ERCILLA (euskal produkzio onenari) sariak jaso ditu.
Antzerkia topagune gisa, zirrarak eta hausnarketak, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat, beti ere Marie de Jongh konpainiaren kalitatezko zigiluarekin.
Iruzkindu