KULTUR MARATILA
Rock
Anari abeslari eta musikagile gipuzkoarrak Psych Out taldearen bateria-jotzaile bezala hasi zen musika munduan. Bere bakarkako lehenengo diska 1996an kaleratu zuen, “Anari” izenburuarekin eta urte horretatik gaurkoraino bere ibilbidea jorratzen joan da, indar handiko rock pertsonal bat jorratuz, alde poetiko nabarmena daukaten letrak erabiliz gainera.
Habiak (2000) eta Zebra (2005) disken ostean, 2009an Irla izan kaleratu zuen. P. J. Harvey, Thalia Zedek, Nick Cave edo Bob Dylan bezalako egileak eragin nabarmena izan dute beragan, Hans Magnus Enzensberger, Eduardo Galeano edo Ruper Ordorikaren testuetan oinarritutako letrak ere erabiliz.
Kritika eta publikoak txalotu egin du bere lana eta egungo euskal rock musikagintzaren panoraman, ahots berezienetako bat bezala nabarmentzen da.
» Non: Anbigu
» Eguna: Martxoaren 2an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 6 euro (Bono Maratila: 30 euro)
Iruzkindu