Aurten ere, tradizioak agintzen duen bezala, Ondizko jaietan, Aurresku Txapelketa izan da, 54. edizioa. Bostehun pertsona inguru batu ziren bertan, ekitaldia arreta handiz jarraitu zutenak.
Txapelketan bi kategoria izan ziren lehian, emakumeena eta gizonena. Kategoria horien barruan, gazte eta beteranoen azpikategoriak. Hiru diru-sari banatu ziren kategoria bakoitzeko. Beteranoek, 16 urtetik gorakoak, 450, 300 eta 150 euroko sariak lor zitzaketen, lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat hurrenez hurren. Gazteen kasuan, sariak 200, 150 eta 100 eurokoak izan ziren.
Hauexek izan ziren irabazleak:
Gizonen kategoria, beteranoak: (6 lehiakide)
1. Ander Navarro (Leioa).
2. Erlantz Atutxa (Loiu).
3. Edu MartÃn (Erandio).
4. Asier Amorrortu (Erandio).
5. Mikel Larrinaga (Erandio).
6. Ander Arriaga (Orozko)
Gazteak (5 lehiakide)
1. Josu Marcos (Leioa).
2. Jon Trincado (Leioa).
3. Asier Mora (Leioa).
4. Ekaitz Ugarte (Leioa).
5. Hodei Aurrekoetxea (Erandio).
Emakumeen kategoria, beteranoak (4 lehiakide)
1. Ibabe Beristain (Portugalete).
2. Haizea Hormaetxea (Leioa).
3. Jasone Monasterio (Las Carreras).
4. Eneritz Mancisidor (Portugalete).
Gazteak (bi lehiakide)
1. Iholdi Beristain (Portugalete).
2. Irati Merino (Gallarta).
Iruzkindu