ANTZERKIA
Kulunka Teatro (Euskadi)
Iragana hormetatik zintzilik duen egongela txikian, idazmakinaren tekla-hotsa eta biolontxelo baten notak entzuten dira. André eta Dorine dira: adineko bikote bitxi bat, beste asko bezala, errutinak eragindako zabarkerian eroria. Behinola elkarrenganako grina pizten zuena, axolagabekeria bihurtu da orain, eta areago, liskarbide ere bai.
Baina gertaera bat dator monotonia hori haustera: gaixotasuna, alzheimerra, gure antagonista handi hori, gure oroipenak, memoria eta identitatea irensten dituena.
Horrela hasiko da berriz ere André eta Dorineren arteko harremana: oroimenean zehar egindako bidaia; nor izan diren gogoratzea, nor diren ez ahazteko.
Umorez eta emozioz beteriko ikuskizuna, non Familie Flöz-en tankerako maskarek poesia bisuala ezartzen duten.
Zuzendaritza: Iñaki Rikarte
Aktoreak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
Jatorrizko musika: Yayo Cáceres
Iraupena: 80′
Testu barik
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 13an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu