ERAKUSKETA
LEKU MUGATUA
“Symploké” Platonen printzipioaren arabera, “ezerk ez du ezerekin harremanik” esatea bezain faltsua da “guztia dago guztiarekin harremanetan” esatea. Horregatik, ontzat ematen dut, behintzat, “zerbaitek beste zerbaitekin badu harremana” esatea. Erakusketa honetan bi teknika ageri dira, eta zerbaitekin harremanetan daude. Izan ere, zerbait hori honakoa da: ura, bi tekniketan euskarriaren gainean aplikatzean pigmentuaren diluitzaile gisa erabiltzen dena, eta joan den urteko konfinamendua.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Martxoaren 29tik maiatzaren 3ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 h. Larunbata eta igandea, 9:30-13:30 eta 16:30-20:00 h
» Sarrera: Doan
Iruzkindu