Hurrengo igandean, otsailak 24 (Auditorium, 18:00 h), Musiklatu konpainiak Itsasoen deiadarra/La llamada de los mares ikuskizuna eskeiniko du estreinekoz Kultur Leioan.
Ur azpiko ikus-entzunezkoak eta zuzeneko perkusiozko musika batuz sortuko da familia osoak gozatzeko ikuskizun hau. Bidaia liluragarri bat gure itsasoak zaintzearen beharra ezagutzeko, eta gogorarazteko ongi birziklatzeak itsasoko espezieak zaintzen laguntzen duela.
Emozioek lagunduko digute konturatzen irtenbidea gure esku dagoela. Animatuko al zara urdin handia salbatzeko abenturan murgiltzera?
Iruzkindu